2010/09/28

NABARRA 113. ALEA



Beno, oraingoan aldizkaria atera aurretik igo dut ezin izan diodalako eutsi. Nahiko gustora gelditu naiz ale hontako komikiarekin, batez ere kolorearekin.

Nere hitza bete dudala uste dut. Esan nuen hobea izango zela zentzu guztietan eta horrela dela iruditzen zait.

Mila esker berriro Joseba Larratxeri! ;D

2010/09/06

NABARRA 112. ALEA, NERE 1.GO KOMIKIA!



Beno, AZKENEAN zerbait argitaratuko didate. Lehenik eta behin, Joseba Larratxe (Arkatz-Bakar) eta Irati Jimenez, NBR aldizkari osoarekin batera, eskerrak eman behar dizkiet horrelako aukera BIKAIN bat emateagatik.

NBR aldizkari kultural bat da guztuiz euskeraz. Maitasun handiz eginiko produktua da ta pena merezi du behintzat aukera bat ematea, behintzat maketazio zoragarriagatik.

Hemen duzue nere 1.go lan argitaratua. Badauzka bere akatsak, baina akatsetatik ikasi behar dugu denok.

Beno, gogoratu: NABARRA aldizkaria hilero Elkar-Megadendetan 3,50€-tan!!!