Mostrando entradas con la etiqueta video game. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta video game. Mostrar todas las entradas

2021/06/21

Arroxa GMTK jam 2021

 



Urtero GMTK jam-a pasa egin ohi zait baina aurteangoan parte hartzeko aukera izan dut. Oraingo honetan bakar-bakarrik aurkeztu naiz Iñaki Vazquez edo Gonzalo Sardonen laguntzarik gabe.

Erronka handia izan da 48 ordutan eta bakarrik joko bat egitea baina emaitzarekin oso arro sentitzen naiz. 

Joined Together gaia eman bezain azkar lanean hasi nintzen eta aspalditik buruan neuzkan hainbat ideia nahastu nituen: bizitza eta munizioa gauza bera izatea, stop-motion edo eskulanetako materialak nahastea eta musika eta soinuak ahotsa grabatuz egitea.

Arroxa Construct 3 erabiliz egina dago (lehenengo jam-a bertsio honekin!), irudi guztiak nere gelan bertan eginak dira eta hankatxoak eta gainontzeko gauzak photoshop bertsio oso zahar batekin eginak daude.





#GMTK #GMTKjam #GMTKjam2021 #gamejam #indiedev #solodev #indiegame #stopmotion #craftmaterial



2021/03/18

Guillotine teaser trailer 2021

 


Aspalditik jokoan lanean nabil baina ez nuen gauza askorik erakusten... Baina azkenean hemen da lehen teaser trailerra! Feedback guztia ongi etorria da.

Jokoan jolastu nahi? HEMEN demoan jolasteko.

2020/04/30

Urtebetetze Oparia

Alberto Calvorentzako urtebetetze oparia.

2019/04/25

DUMBOA


DUMBOA Zomorro Studioren 3Dko lehen joko laburra da Gonzalo Sardonentzako opari moduan egina. Gaupasa batzuen ondoren Iñaki Vazquezek UNITYn bete betean murgildu zen berriz, eta nik BLENDER ikasteko erronka polita izan nuen.


Gonzaloren Amenaza diskan eta bere diseinu ideiatan oinarrituta. Irungo Dumboa auzoa era misteriotsuan eraikitzea erabaki genuen low poly estetika erabiliz. Itxura errealista bat baina gehiago, esploratzea eskatzen duen maketa kutsua bilatu genuen.


Blenderren modelatu eta animatzen ikasteko oso ondo etorri zait proiektu txiki hau.





2019/04/24

Global Game Jam 2019 - RED PANTS


2019ko urtarrila bukaeran berriz ere Pintxo Developerri esker Global Game Jam donosti inguruan egin zen, eta oraingoan ere partea harztea erabaki genuen Iñaki Vazquez, Gonzalo Sardon eta nik.


"What home means to you" gaian ohinarrituta segituan hasi ginen lanean eta emaitzarekin oso gustura gelditu ginen.







 Prozesuko irudiak:







2019/03/20

Yako the Dog

 2018 bukaeran Iñaki gure programatzailearen urtebetetzeak zirela eta joku txiki hau egitea erabaki nuen. Grafikoak, animazioak eta programazioa nik neuk eginak eta musika beti bezela Gonzalo Sardón handiarena.

Yako txakurtxoa kontrolatuz Iñaki bide zuzenetik eraman behar da zaunken bidez oztopo eta distrakzioak saihestuz.


Iñaki

Yako


2018/08/06

ERREMENTARI fan-anamation


Paul Urkijoren lehen filma, Errementari, hainbeste gustatu zitzaidan animazio txiki bat egiteko gogoa sartu zitzaidala. IKUSI BEHARREKO FILMA! Zinema aretoen ondoren orain blueray eta dvdan dago eta laister Netflixen! ;)

2018/07/09

Global Game Jam 2018: ERRALDOI 2000



Urte hasieran, urtarrilan, Iñaki Vazquezek, Gonzalo Sardonek eta nik 2018ko Global Game Jamean parte hartzeko aukera izan genuen Pintxo Developerri esker. Iñaki eta ni mendien artean galdutako baserri xelebre batean eta Gonzalo bere etxetik.

Zerda Game Jam bat? Jarritako gai baten inguruan ordu kopuru gutxian joku bat hasi eta "amaitzeko" erronka da. Ez dago irabazle edo galtzailerik, lan-giroa oso atsegina da eta jendea ezagutzeko aukera bikana da (denbora baduzu!).

Kasu honetan 48 ordu baino gutxiago geneuzkan baina ideia ia ia hasieratik argi izan genuen gaia jakin ondoren: Transmission. Pantailaren erdi batetik bestera aginduak bidaltzearen ideiaren ondoren etorri zen robot erraldoia kontrolatzearen ideia. Alde batean lateralki Fred zientzilari eroa izango dugu Erraldoiren tripa barruetan gora eta bera makina kontrolatu nahian, eta bestean perspektiba isometrikoan robota hiria suntsitzen ikusiko dugu baina armadak oztopo ugari jarriko dizkigu.

Oraingoan ere Iñakik Construct 2a erabili zuen jokoa programatzerako garaian, Gonzalok musika konposatu zuen eta nik grafiko guztiak sortu nituen.

Hona hemen jokoaren eboluzioa:







Edozein ordenagailutan dabil, web bidezkoa da, ez baduzu ezer entzuten probatu beste nabigatzaile batean.

Iñaki Vazquez eta Ibai Aizpurua sormen prozesuan sufritzen.

Mila esker Pintxo Developerri, Aritz Aizpuruari eta Iñigo Ochotorenari.

#GlobalGameJam, #Pixelart, #PintxoDeveloper, #Videogame, #Indiegame