Urte hasieran, urtarrilan, Iñaki Vazquezek, Gonzalo Sardonek eta nik 2018ko Global Game Jamean parte hartzeko aukera izan genuen Pintxo Developerri esker. Iñaki eta ni mendien artean galdutako baserri xelebre batean eta Gonzalo bere etxetik.
Zerda Game Jam bat? Jarritako gai baten inguruan ordu kopuru gutxian joku bat hasi eta "amaitzeko" erronka da. Ez dago irabazle edo galtzailerik, lan-giroa oso atsegina da eta jendea ezagutzeko aukera bikana da (denbora baduzu!).
Kasu honetan 48 ordu baino gutxiago geneuzkan baina ideia ia ia hasieratik argi izan genuen gaia jakin ondoren: Transmission. Pantailaren erdi batetik bestera aginduak bidaltzearen ideiaren ondoren etorri zen robot erraldoia kontrolatzearen ideia. Alde batean lateralki Fred zientzilari eroa izango dugu Erraldoiren tripa barruetan gora eta bera makina kontrolatu nahian, eta bestean perspektiba isometrikoan robota hiria suntsitzen ikusiko dugu baina armadak oztopo ugari jarriko dizkigu.
Oraingoan ere Iñakik Construct 2a erabili zuen jokoa programatzerako garaian, Gonzalok musika konposatu zuen eta nik grafiko guztiak sortu nituen.
Hona hemen jokoaren eboluzioa:
Edozein ordenagailutan dabil, web bidezkoa da, ez baduzu ezer entzuten probatu beste nabigatzaile batean.
Iñaki Vazquez eta Ibai Aizpurua sormen prozesuan sufritzen. |
Mila esker Pintxo Developerri, Aritz Aizpuruari eta Iñigo Ochotorenari.
#GlobalGameJam, #Pixelart, #PintxoDeveloper, #Videogame, #Indiegame
No hay comentarios:
Publicar un comentario