2015/01/21

2014ko Irungo Pilulak: Tinta Comics

Irailetik abendura Irungo Udaletxeari esker eta Conexiones Improbables-en bidez Tinta Comics dendari laguntzen egon nintzen sormena tresna nagusi bezela erabiliz.


Lehengo proiektua Ana Alzola, Miren Itxaso Aranburu (Tintaren jabea) eta nere artean proposatu genuen. Tinta Operazioa ahoz-ahokoa eta Bookcrossing-a uztartzen dituen proposamena da.



Dendaren logoarekin jolasten egon nintzen (originala goiko ezkerrekoa da). Jolasten ikasteko antolaturiko egunetarako kartelak. Egun hauetan ni neu eta Iñigo Alarcia jokuak irakasten egon ginen. Halloween gauerako marrazkia.


Jokatzeko tokikoak irudiak. Ezkerrekoak irailekoak, eskubikoak abendukoak.


Autore Dendak herriko denda txikiei laguntzeko lankideen artean sorturiko ekintza da. Triptikoaren %90a Tania Lozanorena da, mapako eraikuntzen irudiak nereak dira.



Lan askoren ondoren, abenduaren hasieran Irun zentruan Autore Dendak argazki seriea jarri genuen.
Mila esker lankide guztiei!!

2 comentarios:

  1. Iee!! Kurro ederra!
    Eraikuntzen irudixak asko gustau jataz :)
    Zorionak!
    Magu

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mila esker Magu!!! Ni ere eraikuntzekin oso gustura gelditu nintzen ta hori presaka egin nituela :)

      Eliminar