2021/12/06

CASTELL nere proposamena SGDjam IIIrako

 


CASTELL izeneko plataforma eta puzzle jokoa izan zen SGD jam IIIrako nere proposamen xelebrea.

Cataluniako castellersak dira joko honetako protagonistak. Pantaila bakoitzeko erronkan dorrea toki jakinean osatu beharko dute partaide desberdinak toki berean elkartuz.

Aurtengo nere bakarkako bigarren game jama izan zen eta oso arro nago!




Ordenagailuan jokatzeko HEMEN klikatu

#ibaiaizpurua #zomorrostudio #castell #castellers #SGDjamIII #gamejam


2021/06/21

Arroxa GMTK jam 2021

 



Urtero GMTK jam-a pasa egin ohi zait baina aurteangoan parte hartzeko aukera izan dut. Oraingo honetan bakar-bakarrik aurkeztu naiz Iñaki Vazquez edo Gonzalo Sardonen laguntzarik gabe.

Erronka handia izan da 48 ordutan eta bakarrik joko bat egitea baina emaitzarekin oso arro sentitzen naiz. 

Joined Together gaia eman bezain azkar lanean hasi nintzen eta aspalditik buruan neuzkan hainbat ideia nahastu nituen: bizitza eta munizioa gauza bera izatea, stop-motion edo eskulanetako materialak nahastea eta musika eta soinuak ahotsa grabatuz egitea.

Arroxa Construct 3 erabiliz egina dago (lehenengo jam-a bertsio honekin!), irudi guztiak nere gelan bertan eginak dira eta hankatxoak eta gainontzeko gauzak photoshop bertsio oso zahar batekin eginak daude.





#GMTK #GMTKjam #GMTKjam2021 #gamejam #indiedev #solodev #indiegame #stopmotion #craftmaterial



2021/03/18

Guillotine teaser trailer 2021

 


Aspalditik jokoan lanean nabil baina ez nuen gauza askorik erakusten... Baina azkenean hemen da lehen teaser trailerra! Feedback guztia ongi etorria da.

Jokoan jolastu nahi? HEMEN demoan jolasteko.

2020/04/30

Urtebetetze Oparia

Alberto Calvorentzako urtebetetze oparia.

2020/04/29

ZOMORRO STUDIO AURKEZPEN BIDEOA


GUILLOTINE



New level: Cemetery

Zombie walking animation


Headless walking animation with zombie head





2019/08/06

GUILLOTINE


Denbora aurrera doa eta hurrun gedilditzen da 2015ean burutu genuen Guillotinen prototipo originala. Toki ezberdinentan aurkezteko aitzakiarekin material guztia bildu eta bultzada bat ematea erebaki dut proiektu luze honi. Bide luze baten hasiera besterik ez izatea espero dut.

Probatu hemen:








#indiegame #pixelart #metroidvania #puzzleplatformer #construct2 #indiedeveloper #darkfantasy #euskalbieojokoa #zomorrostudio

2019/04/25

DUMBOA


DUMBOA Zomorro Studioren 3Dko lehen joko laburra da Gonzalo Sardonentzako opari moduan egina. Gaupasa batzuen ondoren Iñaki Vazquezek UNITYn bete betean murgildu zen berriz, eta nik BLENDER ikasteko erronka polita izan nuen.


Gonzaloren Amenaza diskan eta bere diseinu ideiatan oinarrituta. Irungo Dumboa auzoa era misteriotsuan eraikitzea erabaki genuen low poly estetika erabiliz. Itxura errealista bat baina gehiago, esploratzea eskatzen duen maketa kutsua bilatu genuen.


Blenderren modelatu eta animatzen ikasteko oso ondo etorri zait proiektu txiki hau.





2019/04/24

Global Game Jam 2019 - RED PANTS


2019ko urtarrila bukaeran berriz ere Pintxo Developerri esker Global Game Jam donosti inguruan egin zen, eta oraingoan ere partea harztea erabaki genuen Iñaki Vazquez, Gonzalo Sardon eta nik.


"What home means to you" gaian ohinarrituta segituan hasi ginen lanean eta emaitzarekin oso gustura gelditu ginen.







 Prozesuko irudiak:







2019/03/20

Yako the Dog

 2018 bukaeran Iñaki gure programatzailearen urtebetetzeak zirela eta joku txiki hau egitea erabaki nuen. Grafikoak, animazioak eta programazioa nik neuk eginak eta musika beti bezela Gonzalo Sardón handiarena.

Yako txakurtxoa kontrolatuz Iñaki bide zuzenetik eraman behar da zaunken bidez oztopo eta distrakzioak saihestuz.


Iñaki

Yako


2018/08/06

ERREMENTARI fan-anamation


Paul Urkijoren lehen filma, Errementari, hainbeste gustatu zitzaidan animazio txiki bat egiteko gogoa sartu zitzaidala. IKUSI BEHARREKO FILMA! Zinema aretoen ondoren orain blueray eta dvdan dago eta laister Netflixen! ;)

2018/07/09

Global Game Jam 2018: ERRALDOI 2000



Urte hasieran, urtarrilan, Iñaki Vazquezek, Gonzalo Sardonek eta nik 2018ko Global Game Jamean parte hartzeko aukera izan genuen Pintxo Developerri esker. Iñaki eta ni mendien artean galdutako baserri xelebre batean eta Gonzalo bere etxetik.

Zerda Game Jam bat? Jarritako gai baten inguruan ordu kopuru gutxian joku bat hasi eta "amaitzeko" erronka da. Ez dago irabazle edo galtzailerik, lan-giroa oso atsegina da eta jendea ezagutzeko aukera bikana da (denbora baduzu!).

Kasu honetan 48 ordu baino gutxiago geneuzkan baina ideia ia ia hasieratik argi izan genuen gaia jakin ondoren: Transmission. Pantailaren erdi batetik bestera aginduak bidaltzearen ideiaren ondoren etorri zen robot erraldoia kontrolatzearen ideia. Alde batean lateralki Fred zientzilari eroa izango dugu Erraldoiren tripa barruetan gora eta bera makina kontrolatu nahian, eta bestean perspektiba isometrikoan robota hiria suntsitzen ikusiko dugu baina armadak oztopo ugari jarriko dizkigu.

Oraingoan ere Iñakik Construct 2a erabili zuen jokoa programatzerako garaian, Gonzalok musika konposatu zuen eta nik grafiko guztiak sortu nituen.

Hona hemen jokoaren eboluzioa:







Edozein ordenagailutan dabil, web bidezkoa da, ez baduzu ezer entzuten probatu beste nabigatzaile batean.

Iñaki Vazquez eta Ibai Aizpurua sormen prozesuan sufritzen.

Mila esker Pintxo Developerri, Aritz Aizpuruari eta Iñigo Ochotorenari.

#GlobalGameJam, #Pixelart, #PintxoDeveloper, #Videogame, #Indiegame


2018/06/04

Cosmonauta


Egia esan gauza zahar PILA dauzkat igotzeko baina hau da egin dudan azken marrazkitxoa.

2018/01/12

3 Urte!

Dagoeneko 3 urte pasa dira ez dudala EZER berritzen bloga!

 Gauza bat dela eta bestea dela guztiz utzita izan dut. 2015 amaieran gauza askotan parte hartu nuen: Kontenporanea 2015eko antolaketa, Kunsthal eskolako animazio irakasle kurtsoa eta Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko bideojoko teknikari lana!!

Pixkanaka guzti honen materiala igotzen joango naiz. Proiektu pertsonalak aurrera eramaten saiatzen naiz, alferkeriak eta Ubikeko lanak uzten didan tarteetan.

2015/09/02

GUILLOTINE a game made in 72 hours


Click HERE to play!
(click on the game in Newgrounds)

Last weekend me, Iñaki and Gonzalo made our second game for Ludum Dare 33. The theme of this Game Jam was "You are the Monster".

Iñaki and me went to the jam and Gonzalo worked at home. This time the place was superb, a class of Area school in Donostia.

At the beginning we were quite lost after the first brainstorming. We had some vague ideas about a Frankenstein and angry villagers. The next day, we decided that we were going to make a platformer with puzzles with a headless guy as the protagonist. The headless guy could steal heads and abilities. We mixed that idea with Hammer Films and classic horror films aesthetic.


I like the decision we made about the color... to remove it! I worked faster this way. I Added and "old film" filter too (just 4 frames of darker corners and dust like spots).


In general I am really proud of the executioner. The story is that after the firts guillotine the citizens no longer need an executioner, so they chop his head and someone steals it. Help the poor executioner to find his head!

I LOVE the chicken head!!


Blazing Skull head. (or Ghost Rider head)


Key head. For some reason we couldn´t add the attack animation.


Piromaniac Skeleton.


I made every pixel you can see, Iñaki Vazquez programmed everything using Construct 2 and made 90% of the mechanics and puzzles, and Gonzalo Sardón created the amazing music and sounds. 

I have to say that the game is better that I thought. May be is not an awesome game, but we made it in less than 72 hours! (I had to work). I think the ideas and mechanics have some potential. When we added the music, the game gained a LOT of atmosphere. Now the game shows a crazy, dark humor and horror setting.

It was a really hard weekend but we met a lot of new awesome friends, and we learned a lot!

Special thanks to Edu Verzinski, who gave as the idea of the introduction scene at the beginning the game, and to PINTXO DEVEPOPERS for organizing an incredible game jam and making possible the best weekend of this year.  


We plan to make a better version of GUILLOTINE! So if you like Kirby and Metroidvania games, wait to see a better, bigger and longer game, with TONS OF NEW CRAZY HEADS!!!

2015/05/29

Skateboard design


Margotzen dudan 1.go skate taula! 2 ordutan egiteko nahiko gustura gelditu nintzen. 

Baztertutako tira bat


Argitaratu gabe geldituko den emaitza bat. Argitaratu dena ikusi nahi baduzue begiratu Elkar Aldizkarian ;)